Torresoloko kirol-instalazioetan aste-akabuko ordutegia aldatu dute, udal-iturriek jakinarazi dutenez. Hala, ordu bi lehenago itxiko dute kiroldegia, zapatuetan: 20:00etara arte edukiko dute erabiltzaileek instalazioez gozatzeko aukera. Bestalde, zapatuan zein domekan, ordu bat lehenago zabalduko dute Torresolo kiroldegia; goizeko 09:00etan sartu ahal izango dira kirolzaleak.
Horrenbestez, ondokoa izango da ordutegia: astelehenetik barikura, 12:00etatik 21:30era arte; zapatuetan, 09:00etatik 20:00era arte; eta domeketan, 09:00etatik 14:30era arte. Kiroldegi horretan, kanpoko igerilekuak eta padela zein tenisa praktikatzeko pistak daude; hala ere, igerilekuak udan baino ez daude zabalik. Bestalde, aldagelak, dutxak eta jatetxea dauzkate erabiltzaileek. Torresoloko kirol-instalazioak Leioako Eusko Gudariak kalean daude.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.