Martxoak 8

Kontzentrazio feminista egingo dute Leioan

Leioako Ernaik sare sozialen bidez zabaldu duenez, gaur arrastian kontzentrazioa egongo da, udalerri horretan; "Gora emakume langileon borroka!" lelopean, 20:00etan bilduko dira, Bulevarden. Hala ere, ez da hori egunean zehar egongo den elkarretaratze bakarra izango: 13:00etan toki berean deitu dute mobilizazioa Udalak eta Andrak emakumeen elkarteak. Kontzentrazioa iraun artean, horma-irudia egingo dute.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Leioako Udalak; horien artean, berdintasunaren gaiagaz lotura daukaten liburuak ikusgai egongo dira, Kultur Leioako liburutegian, bariku honetara arte. "Liburu-bilduma horretan, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako liburuak daude, eta adin guztietarako. Herritarren esku ipini gura dugu gida hau, balio ez-sexistak eta hezkidetza lantzeko helburuagaz", azaldu dute antolatzaileek. Besteak beste, 5 eta 8 urte arteko umeentzako ipuinak daude, 12 urtetik gorako gazteentzako eleberriak; eta helduentzako liburuak, komikiak eta filmak ere bai. Egun berean, "Femenino plural" izenburuko ahozko narrazioa eskainiko du Alabazan taldeko Pedro Ruizek, Kultur Leioan; sarrera, doan. Saioa 18:30ean izango da, gaztelaniaz.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun