Atzoko greban istilu larririk ez zela egon nabarmendu dute iturri denek. Besteak beste, Leioako campusean, aurpegia estalita zeroaten lagunek edukiontziak bota eta zakarrontziak hustu zituzten, trafikoa oztopatzeko, goizeko 8:30ak eta 9:30ak artean. "Gainera, ikastegi bateko altzariak atera zituzten kanpora; ikastegi horretako ikasleek eta langileek gero euren lekura itzuli zituzten", EHUko arduradunek gaineratu dutenez. Gero, Bilboko manifestaziora abiatu ziren ikasleak; Jesusen Bihotzetik abiatu zen manifestazio jendetsua.
Hala, EHUk "eskerrak" eman dizkie, "beren-beregi, unibertsitateko ikasle eta langileei, beren portaera gizabidetsuak kalteak gutxitzen eta normaltasun akademikoa bermatzen lagundu duelako".