Lehiaketan lau kategoria daude: adinbakoak, 19 urtetik 35 urtera bitartekoak, 36 eta 55 urte bitartekoak, eta 56 urtetik gorakoak. Modalitate bakoitzean sari bi izango dira: 250 eta 125 eurokoak. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da; hala epaimahaiak aukeratutako lanen egileei saria emango diete ekainaren 7an, Kultur Leioan antolatuko duten ekitaldian. Saritutako lan denak argitaratuko dira, "2017ko Lehiaketa Liburua" delakoan.