EH Bilduren ustez, "udal garden eta parte-hartzaile bat eraikitzeko aukera paregabea" galdu dute agintariek. Gainera, jeltzaleen jarreragaz "harrituta" daude independentistak; izan ere, aukera hori EAJk eta EH Bilduk onartutako "Udal Legean jasota" ei dago. "Gustuko ez dituen gaiez eztabaidatzeko beldurra" dauka Udal Gobernuak, EH Bilduren ustez.