Bizkaiko sarietan izango da Leioa Waterpolo

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 4a, 18:04
Astelehenean jakingo da waterpolo-taldeak sariren bat lortu duen. © LEIOA WATERPOLO

Leioa Waterpolok izendapen bi jaso ditu 2017ko Bizkaia Kirolak sarietarako. Klub leioaztarrak zabaldu duenez, aukeran dituzte sari bi irabaztea: talde-kirolarena eta oinarri-entrenatzaile onenarena.

Lehenengo mailan izendatutakoa da emakumezkoen gazte eta kadeteen taldea; Euskal Herriko gazte- eta kadete-txapelketak irabazi zituzten leioaztarrek pasa den denboraldian. Gainera, senior-taldeari lagundu zioten, Espainiako Lehenengo mailan hirugarren postua lortzen. Bigarrenean, Josu Barrenetxea eta Jon López dira hautagaiak.

Datorren astelehenean, hilaren 10ean, jakingo dugu Leioa Waterpolok edo eskualdeko beste klub edo kirolariren batek sariren bat irabazi duen. Izan ere, egun horretan ospatuko da Bizkaia Kirolak sarietako gala, Bilboko Bizkaia frontoian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun