Antolatzaileek azaldu dutenez, "uste dugu feminismoaren papera hezkuntzan ezinbestekoa dela. Kaleetako ahotsa ikasgeletara eroan gura dugu, ikasle gisa dugun rola borroka feministatik eta gizartetik ez banatzeko". Hala, jorratuko dituzte pertsonen salerosketa, emakumeen ekarpena borroka sindikalean, arte parte-hartzailea eta kazetaritza feminista. Lehengo berbaldia Amelia Tiganus-ek emango du. Tiganus Errumanian saldu eta ondoren prostituitzera behartu zuten; bost urtez klub batetik bestera ibili ondoren, prostituzioa uztea lortu zuen. Bestalde, azken berbaldian "Pikara" magazina aurkeztuko du Andrea Momoitio kazetariak, 16:30etik aurrera. Ekimena EHUko Bizkaiko Ikasleen Kontseiluaren babesa dauka.
Aurreratu dutenez, biharko jardunaldi feminista izango da gaiaren gainean egingo duten hainbaten lehena.