Bonbilla berdeak Aurrekontu Gardenen alde piztuko dira

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 3a, 15:30
Aurrekontu Gardenak ekimenaren imagotipoa. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkarlanean dabiltza Aurrekontu Gardenak proiektua sortzeko. Udala eta Parte-hartze eta Komunitate garapen Masterreko ikasleek hitzarmena gauzatu zuten Aurrekontu Gardenak ekimenaren fase berria martxan ipintzeko.

Proiektuaren helburu nagusia, aldez aurretik formaturiko herritarrek urteroko aurrekontuak definitzen laguntzea da, datorren urtekoakaz hasita.
Aurrekontu Gardenak kaleetan ikusi ahal izango dira Merkatarien Elkartearen laguntzaren bidez, proiektua zabaltzen lagunduko baitute, herrian bonbilla berdeak ipiniz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun