Euskarazko zumba-klaseak, Leioako bulebarrean

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 4a, 10:45
Zumba-klaseen saio bat. © LEIOAKO UDALA

Maiatzaren 6an, zapatua, 12:00etan euskarazko zumba-klaseak antolatuko ditu Leioako Udalak, Boulevardean. Euskara eta kirola lotzen dituen saio hori kirol-programa baten lehena izango da: maiatzaren 6tik aurrera, hilabeteko lehen larunbatean kirol-saioa antolatuko da 12:00etan, bulebarrean. Klaseetara arropa erosoa eta euskaraz jarduteko gogoa eraman beharko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun