Gaur hasi da Eskolara Lagunekaz proiektua, Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 8a, 10:10

Bizibideak Eskolara Lagunekaz proiektuko poste bat, Leioan. © Herrigune Leioa

Gaur, lehen orduan martxan jarri du Irakale 2017ko Bizibideak Lagunekaz Eskolara proiektua, Leioako 31 topagune ezberdinetan. Maiatzak 8 eta 19 bitartean proiektua gauzatuko da herri osoan zehar, Irakale 2017 ekintzaren eskutik.

Ekimenaren helburu nagusia da umeak eskolara oinez bakarrik joatea. Proiektuan parte hartu duten eskolek hainbat lan-saio egin dituzte aldez aurretik zentroetan: mapeoak geletan, diagnosiak kaleetan... eta proposaturiko ibilbide posibleak aztertu dira.

Gaur, maiatzak 8, proiektuaren lehen eguna da eta 31 topagune seinaleztatu dira herrian zehar, eskolara doazen hainbat ibilbide seguru adieraziz. Herritik zehar ibilbide ezberdinetako posteak topa daitezke, bide bakoitzaren iraupena adierazten dituzten kolorezko kartelakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun