Sakonetako gimnastek garaipenak ospatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 10a, 12:46
Sakoneta kiroldegian egindako harrera. © SAKONETA G. E. T.

Maialen De la Peñak, Leioako Sakoneta Gimnastika Erritmiko Taldeko kideak, Espainiako Oinarri Gimnastika Txapelketa irabazi zuen gazteen mailan, Guadalajaran, pasa den apirilaren 27an. Gainera, hiru egun beranduago, kirol-talde bereko Maddi Otaolak brontzezko domina lortu zuen Espainiako Erreginaren Kopan, hiri berean. Pasa den barikuan, taldekideek ondoetorri berezia egin zieten De La Peñari eta Otaolari, Sakonetako kiroldegian bertan.

Soka-ariketa “hobeezina” gauzatu zuen Otaolak Euskal selekzioagaz, klubak zabaldu duenez. Bestalde, kirol-taldearen arabera, Maialenek eta taldeko beste hiru beteranok “txapelketa bikaina” egin zuten. Modu berean, klubeko gazteenek euren lehenengo Estatu espainiarreko txapelketan hartu zuten parte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun