Artaza-Romo institutuko DBH 4. mailako "ikasle denek" egin zioten atzo planto azterketari, "beste ikasturte batzuetako hainbat ikaslerekin batera". Ekimen horren helburua da LOMCEk ezarri dituen errebaliden proba pilotuei planto egitea, "azterketa arrotzak direlako eta ez dutelako guk eraiki nahi dugun hezkuntza sistema islatzen".
Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egin dira Heziberri hezkuntza-dekretuak agindutako azterketak, baita plantoak ere. Datorren astelehenean, hilaren 22an, Getxoko Aixerrota BHI ikastetxean egingo dute, eta iragarri dutenez, "planteamendu berdina egitea aurreikusita dago".