Leioako Artaza-Romo BHIko DBH 4ko ikasleek "errebalidari" planto egin zioten atzo, eguaztenean. Gazteek jakinarazi dutenez, azterketa "arrotza" da hori, "ez dutelako guk eraiki nahi dugun hezkuntza sistema islatzen". Gainera, ekimen horregaz, probaren kontra egiteaz gain, LOMCEri ere planto egin diotela aldarrikatu dute.
Artaza-Romo institutuko DBH 4. mailako "ikasle denek" egin zioten atzo planto azterketari, "beste ikasturte batzuetako hainbat ikaslerekin batera". Ekimen horren helburua da LOMCEk ezarri dituen errebaliden proba pilotuei planto egitea, "azterketa arrotzak direlako eta ez dutelako guk eraiki nahi dugun hezkuntza sistema islatzen".
Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egin dira Heziberri hezkuntza-dekretuak agindutako azterketak, baita plantoak ere. Datorren astelehenean, hilaren 22an, Getxoko Aixerrota BHI ikastetxean egingo dute, eta iragarri dutenez, "planteamendu berdina egitea aurreikusita dago".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.