Zapatuan, berriz, herritarren parte-hartzea garrantzi handia edukiko du bertako jaietan: besteak beste, herri-krosa, tortilla-txapelketa, igel-toka, txapel-jaurtiketa eta mus-partidak egongo dira. Horrez gainera, Xaiborrek (19:30) eta Basajaun taldeak (22:30) dantzaldiak eskainiko dituzte. Ospakizunak domekan amaituko dira; ekitaldi guzti haien Bifor jai-batzorde herrikoiak antolatzen ditu urtero.
Egitaraua
Ekainak 2, barikua
- 18:00 Pregoi-irakurketa eta txupinazoa.
- 18:30 Kuadrillen jaitsiera, Zaratamba perkusio-taldeagaz.
- 19:45 Umeentzako moto-lasterketa.
- 19:45 Pintxo-sorpresa, txosnan.
- 21:30 Bajo Axpe eta Calcetines y Cachetes taldeen kontzertua.
Ekainak 3, zapatua
- 10:00 Txupina. Krosean izen-ematea, kultur-gunean.
- 11:00 Herri-krosa.
- 11:30 Tortilla-lehiaketan izena emateko aukera, txosnan.
- 11:30 Haur-parkea eta tailerrak, Manuel Irujo plazan.
- 11:30 Umeentzako lehiaketa: txapel-jaurtiketa.
- 12:00 Igel-toka eta bolo-txapelketak.
- 13:30 Tortillen aurkezpena.
- 16:30 Mus-txapelketa.
- 16:30 Haur-parkea, Manuel Irujo plazan.
- 16:30 Ur-puxiken guda.
- 17:30 Trialsing Group. Iñigo Arroyoren erakustaldia.
- 19:00 Txorizoa denontzat, txosnan.
- 19:30 Xaiborren emanaldia.
- 21:30 Playbacka.
- 22:30 Dantzaldia, Basajaun taldeagaz.
Ekainak 4, domeka
- 10:00 Txupinazoa.
- 11:00 Talo-tailerra.
- 11:30 Txapel-jaurtiketa eta petanka txapelketak.
- 12:30 Euskal-dantzen emanaldia.
- 14:00 Herri-bazkaria.
- 16:00 Tute-txapelketa.
- 17:00 Leioako Musika Banda: "Sustraiak".
- 19:00 Sari-banaketa eta jaien bukaera.