Probari dagokionez, Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 Batxilergoari dagokio eta %40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu. Nota horri gehituko zaio fase espezifikoan lortutakoa.
Aipatu bezala, probak fase bi dauzka: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorraren helburua da Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten edo ez neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta Literatura; Euskara eta Literatura; Espainiako Historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko bigarren mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.