Mumbrúk saskibaloia erabiltzen du 6 eta 16 urte bitarteko gazteei giza eta kirol-formakuntza emateko. Besteak beste, Mumbrúk jokalari gisa bizi izandako esperientziak partekatuko ditu campusean. Daborduko, leku denak agortu dira.
Alex Mumbrú Bilbao Basket taldeko jokalari ezaguna Leioan izango da datorren astean, astelehenetik domekara, ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Izan ere, 15. zenbakiko jokalariak bere izena daroan campusean jardungo du, Askartzan.
Mumbrúk saskibaloia erabiltzen du 6 eta 16 urte bitarteko gazteei giza eta kirol-formakuntza emateko. Besteak beste, Mumbrúk jokalari gisa bizi izandako esperientziak partekatuko ditu campusean. Daborduko, leku denak agortu dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!