Askartza Waterpoloko gazte-taldeak Euskal Herriko Liga irabazi zuen pasa den eguenean, etxean. Izan ere, leioaztarrek buelta eman zioten finalaren lehenengo partidari, Nafarroak zeukan abantaila ezerezean utzita. Larrainako igerilekuan 12-7 galdu ostean, Askartzak jakin izan zuen motibazioa berreskuratzen. Hala, 8-6 irabazita, Askartzako mutilek behartu zuten berdinketa hausteko partida jokatzen. Horretan, 10-8 nagusitu zitzaizkien nafarrei. 1991tik ez zen horrelakorik ikusten. Horrezkero, Askartza Bartzelonan jokatzekoa den Espainiako Txapelketarako prestatzen dabil daborduko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!