Gainbalioen Zerga legez kontra kobratzea egotzi diote Leioako Udalari

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 12a, 16:23

Leioako udaletxea.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5. zenbakiko Epaitegiak Leioako Udalaren kontrako sententzia plazaratu du, Ogasuna eta Finantza foru diputatua den José María Iruarrizagak gaur jakitera eman duenez. Udal-erakunde leioaztarrari Gainbalioen Zerga legez kontra kobratzea leporatzen diote epaileek; izan ere, bikote bati 600 euro ordainarazi zizkion, 300.000 euroan erositako etxebizitza bat 290.000 euroan saldu ostean.

Iruarrizagaren arabera, Gainbalioen Zerga legez kontra kobratzea leporatuta, Bizkaiko udal-erakunde baten kontra plazaratutako lehenengo ebazpena da gaur jakinarazitakoa. Bizkaiko Batzar Nagusien osoko bilkuran eman du horren berri foru-diputatuak. Aipatutako bilkuran, gainbalioen kobratzea arautuko duen urgentziazko dekretua onartu dute, EAJ, PSE-EE, PP alderdien eta Talde Mistoaren botoakaz; Ahal Dugu eta EH Bildu abstenitu egin dira. Hala, dekretu hori foru-arautegi berria indarrean sartu artean aplikatuko dute. Horren arabera, Bizkaiko udalek ezin izango dute gainbalioa kobratu, etxebizitza saltzerako orduan irabazirik ez badago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun