EHUk astelehenean hasiko du matrikulazio-epea

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 14a, 17:58
© EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak astelehenean, uztailaren 17an, hasiko du matrikulazio-epea. Data horretatik aurrera egin ahal izango dute matrikula ikasle berriek. Bestalde, lehenengo mailatik gorako ikasleek automatrikula egiteko aukera izango dute. Lehenengo mailako matrikula ikastegietan egin beharra dago; automatrikula, ostera, Internet bidez. Modu batera zein bestera, ikasleek euren hitzordua kontsultatu ahal izango dute bihartik aurrera.

Bestalde, lehenengo mailatik gorako ikasleek automatrikula egingo dute uztailaren 17tik 28ra arte, Internet bidez edo ikastegietan matrikulatzeko euren esku ipiniko diren ikasgeletan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun