Azaroaren 6rako finalistak izango diren bost kartelak aukeratuko ditu epaimahaiak; data horretatik aurrera, azaroaren 19ra arte, ikusleek euren botoak emateko aukera izango dute. Ikusleek gogokoen dituzten hiru kartelei eman ahalko diete botoa (3 puntu, 2 eta 1), Kultur Leioako webgunearen bitartez. Kartel irabazlea epaimahaiaren eta ikusleen boto gehien jaso duena izango da.
Lehiaketak 600 euroko sari bakarra izango du.