Gizonezko bi zauritu ziren atzo Bi-637 errepidean, Avanzadan, hiru autoen artean izandako auto-istripuan. Ertzaintzak zabaldu duenez, ezbeharra 15:20ak aldera jazo zen, Leioako udalerriko tartean. Seat Leon, Reanult Trafic eta Volkswagen Caddy modeloetako auto banak talka egin zuten. Zauritu biak Gurutzetako ospitalera eroan zituzten. Errei bat ordu luze batez itxita egon zen, galtzada libre utzi arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!