Leioa Waterpolo taldeak izen-ematea zabalik dauka, sei eta zazpi urtekoentzat

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 22a, 13:12
Leioa Waterpolo Egunaren artxiboko irudia. © LEIOA WATERPOLO TALDEA

Datorren denboraldian waterpoloan egin gura duten 2010ean eta 2011n jaiotako umeek aukera dute Leioa Waterpolo taldean, horientzat izena emateko epea zabalik du eta. Hala ere, jakinarazi dutenez, "badakizue leku askorik ezin dugula eskaini espazioa dela eta".

 

Horrenbestez, 2010ean eta 2011n jaiotakoek hurrengo denboraldian Leioa Waterpolo taldeko kide izan gura badute, izena emateko mezu bat bidali beharko dute taldearen helbide elektronikora: leioawaterpolo1999@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun