Leioa Kirol Elkarteak eskertu dizkio Loroñori azken urteotan agertu dituen konpromisoa eta dedikazioa. Modu berean, gogorarazi du klubaren harrobiak bere agintaldian bizi duen garai emankorra, bai lortutako tituluengatik, baita jokalari berrien futbol- eta pertsona-formakuntzagatik ere.
David López koordinatzaile nagusi berriak eskarmentu handia izan du Erandio, Iturgape eta Betolaza taldeetan. Dena den, Leioako kluba ere ondo ezagutzen du, pasa den denboraldian Leioako Emakumeak taldeko lehenengo hamaikakoren entrenatzailea izan baitzen, martxoa eta ekainaren bitartean.