Emakumezkoen gazte-mailan, saria Zuriñe Sánchezentzat izan zen. Gizonezkoetan, ostera, sari nagusia Diego Durán barakaldoarrarentzat izan zen eta bere atzean geratu ziren Eduardo Martín eta Asier Amorrortu erandioztarrak. Laugarren sailkatua, Gaizka Sánchez leioaztarra, jaso zuen bertako dantzariarentzako saria. Azkenik, Josu Marcos leioaztarrak lortu zuen mutil gazterik onena izatea.
Ondizko Emakumezkoen X. Aurresku Txapelketaren sailkapen nagusia
- Haizea Hormaetxea (Leioa) (Leioako Dantzaririk Onena Saria).
- Ibabe Beristain (Portugalete).
- Jasone Monasterio (Las Carreras).
- Udara Díez (Bilbao).
Ondizko Emakumezkoen X. Aurresku Txapelketaren sailkapen gaztea
- Zuriñe Sánchez (Leioa).
Bizkaiko 57. Aurresku Txapelketaren sailkapen nagusia
- Diego Durán (Barakaldo).
- Eduardo Martín (Erandio).
- Asier Amorrortu (Erandio).
- Gaizka Sánchez (Leioa) (Leioako Dantzaririk Onena Saria).
- Ekaitz Ugarte (Leioa).
- Arkaitz Correa (Leioa).
Bizkaiko 57. Aurresku Txapelketaren sailkapen gaztea
- Josu Marcos (Leioa).
- Iker Martín (Getxo).