Oinarriak
Parte hartzaileak
Nahi duten guztiek parte har dezakete argazki- lehiaketa honetan, betiere, ezarritako modalitateen barruan.
Modalitateak
- Zuri-beltza.
- Kolorea.
- Iphoneografiak edo mugikorrarekin egindako argazkiak.
Gaia
Gaia edozein izan daiteke, baina lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lanek beste lehiaketaren batean saritu gabeak izan behar dute.
Lanen ezaugarriak
Argazkiak derrigorrez aurkeztu beharko dira gehienez 3 mm-ko lodierako passpartout baten gainean, 30 x 40 cm-ko neurri estandarrean.
Leihoa beharrezkoa da eta 30 cm-ko zabalera eta 20 cm-ko garaiera izango ditu gehienez, argazki etzanetan; eta 20 cm-ko zabalera eta 30 cm-ko garaiera gehienez, argazki bertikaletan.
Euskarri honetan aurkezten ez diren argazkiak des- kalifikatu egingo dira automatikoki. Kontsultatu muntaiarako adibideak, Kulturleioa.com/argazkilehiaketa2017 webgunean.
Lanak aurkeztea
Lehiaketara aurkeztutako lanekin batera, oinarri hauen eranskin gisa doakizuen inskripzio-orria edo parte hartzailearen datuak (izena eta abizenak, helbidea, jaiotze-data, posta-elektronikoa eta telefonoa) jasotzen dituen agiria aurkeztu behar da. Lanak eta datuak gutun-azalean sartuta aurkeztu behar izango dira.
Lan bakoitzaren atzealdean izenburua idatziko da. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, banan-banan edo multzoan.
Lanak entregatzea
Lanak posta ziurtatu bidez bidali edo zuzenean entrega daitezke helbide honetan:
KULTUR LEIOA. Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. 48940 Leioa (Bizkaia).
Bidaltzerakoan lanak galdu edo hondatzen badira, antolatzaileek ez dute bere gain erantzukizunik har- tuko.
Lanak aurkezteko epea
Lanak aurkezteko epea 2017ko urriaren 23an, astelehena, amaituko da.
Epaimahaia
Lanen aukeraketa eta sarien banaketa epaimahai baten proposamenaren arabera egingo dira. Hain zuzen ere, honako hauek osatuko dute epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Leioako Alkatea edo berak eskuordetutako zinegotzia.
- Idazkaria: Kultura eta Gazteria sailaren zuzendaria edo berak eskuordetutakoa.
- Epaimahaikideak: lehiaketaren xede den diziplinan aritzen diren 3 pertsona.
Epaimahaiak, hautaketa-prozesuaren edozein unetan, ondoko egoera hauetako edozeinetan dauden lanak deskalifikatu ahal izango ditu:
- Zalantzazko egiletza dutenak.
- Pertsonen duintasunaren aurka egiten dutenak.
- Beste lan batzuen plagiotzat hartzen direnak eta, halakotzat hartu ez arren, imitaziotzat jotzen direnak edo beste lan batzuetan inspiratuta daudenak. Gainera, aipatutako lanen oso antzekoak direnen kasuan, eta epaimahaiak ezaugarri horien berri izanik, epaimahaikideek erabakitzen dutenean aurkeztutako lanek ez dutela originaltasun-meriturik.
Zehaztutako ezaugarriak betetzen ez dituzten argazkiak ez dira erakusketan jarriko eta ez dute lehiaketan parte hartuko; autoreei itzuliko zaizkie automatikoki. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Era berean, epaimahaia bera arduratuko da oinarri hauetaz sor daitezkeen zalantza, ustekabe eta interpretazio oro argitzeaz, epaimahaiaren irizpidea gailenduko da beti.
Epaia
Sari-banaketa, 2017ko azaroaren 24an izango da, 18:30ean, Kultur Leioan. Epaimahaiaren ustez, aurkeztutako lanek behar besteko kalitate artistikorik ez badute, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, lehiaketako mailari eusteko betiere. Era berean, be- harrezkoak iruditzen zaizkion akzesit guztiak eman ahal izango ditu egokia dela uste badu. Kasu horretan, akzesita irabazten dutenek diploma jasoko dute.
Sariak
Honako sari hauek ezartzen dira, garbi utziz autore bat ezin dela birritan saritua izan:
- 1. saria (koloretan): 400 euro eta diploma.
- 1. saria (zuri-beltzean): 400 euro eta diploma.
- Hiru argazkitako multzorik onena: 400 euro eta diploma.
- Herri-bozketa argazki-saria: 250 euro eta diploma.
- Herriko lanen artean argazkirik onena: 250 euro eta diploma.
Sari guztiak PFEZaren atxikipenari lotuta daude.
Jabetza
Leioako Udala geratuko da saritutako lanekin. Horrela bada, lanak erakutsi eta kopiak atera ahal izango du eta inork ezin izango dio egile-eskubideak ordaintzeko eskatu. Lanak Udalaren kultur ondare izango dira eta inork ezin izango ditu saldu edo erosi.
Erakusketa
Aurkeztutako lanen kopuruaren arabera, parte hartzen duten argazkien aukeraketa bat ikusgai jarriko da Kultur Leioako 5. solairuan (Jose Ramon Aketxe plaza 11), 2017ko azaroan eta abenduan.
Lanak itzultzea
Erakusketa amaitu eta hurrengo 30 egunetan itzuliko dira saririk jaso ez duten lanak. Antolatzaileek kontu handiz zainduko dituzte aurkeztutako lanak, baina lanok galdu edo hondatzen badira, ez dute bere gain erantzukizunik hartuko.
Oharrak
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak goitik behera onartzen direla esan nahi du. Bidaltzen diren lanak bidean hondatu edo galtzen badira, antolatzaileak ez du erantzunkizunik izango.