Emakumezko lehian, bertoko Askartza eta Leioa izango dira, Madrilgo Moscardo taldeagaz batera. Gizonezkoetan, dematan jardungo dute Bordeleko Saint-Brunok, Bartzelonako Rubik, Madrilgo La Latinak eta etxeko taldeak. Emakumezkoen derbi leioaztarrak eragingo du arreta gehien.
Denera, bederatzi partida izango dira. Zapatuan goizeko 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era eta domekan, 09:30etik 12:30era.
Iaz, Gabon Kopa etxean geratu zen. Emakumezkoei dagokienez, Leioa Waterpolok altxatu zuen garaikurra, Askartza mendean hartu eta Zaragozako eskolaren aurka berdindu ostean. Gizonezkoen kasuan, probaren 27. edizioa irabazi zuten Askartzakoek, hainbat urte lortu ezinik ibili ostean. Javi Cortesek gidatutako taldea hiru partidetan nagusitu zen, Portugalete eta Bordele aise irabaziz eta ozta-ozta Joan Lluis Albellaren Fluvial portugaldarra gaindituz.
Egitaraua
Irailak 23, zapatua
- 10:00 Askartza-Leioa (emakumezkoak).
- 11:30 Askartza-Saint Bruno (gizonezkoak).
- 13:00 La Latina-Rubi (gizonezkoak).
- 16:30 Saint Bruno-La Latina (gizonezkoak).
- 18:00 Askartza-Moscardo (emakumezkoak).
- 19:30 Askartza-Rubi (gizonezkoak).
Irailak 24, domeka
- 09:30 Rubi-Saint Bruno (gizonezkoak).
- 11:00 Leioa-Moscardo (emakumezkoak).
- 12:30 Askartza-La Latina (gizonezkoak).