Hala, hasteko, umeentzako tailerrak egongo dira, 18:00etik aurrera. Horren ostean, Burrunba elektro-txarangak alaitutako pintxo-poteoak zabalduko du gaueko egitaraua, 19:30ean. Besteak beste, txokolate-jana, "Arimen gaua" ikuskizuna, faroltxoak askatzea eta Trikizioren erromeria egongo dira.
