Txangoa 09:30ean hasiko da, Boulevardetik aterata. Udalerriko hiru ermitak batzeko ibilbideak 15 kilometro ditu. Ohi legez, izen-ematea egun berean egin beharko dute interesdunek, 9:00etatik 9:30era, irteera-puntuan. Amaitu ostean, 12:30ak aldera, txitxi-burruntzi izango da Boulevarden. Gainera, zenbait opari zozkatuko dute.