BI-637 errepidea gauez erabiltzen duten gidariei dagokienez, saihesbideak prestatu ditu Aldundiak, Leioako Udalagaz elkarlanean. Lanok 550.000 euroko aurrekontua daukate, foru-iturrien arabera.
Azaroaren 6an, Avanzadako errepideko tunelak konpontzeko lanak abiarazi zituen Bizkaiko Foru Aldundiak; urtarrilaren 31ra arte, 56 egunez, hezetasun-arazoak, ur-filtrazioak eta egituran agertutako pitzadurak konpontzen ibiliko dira beharginak. Puntako orduetan ibilgailuen joan-etorrian eraginik ez izateko, gauez baino ez dituzte konponketa-lanak egingo. Hartara, Avanzadako errepideko tunelak 22:00etatik 06:00etara arte egongo dira itxita.
BI-637 errepidea gauez erabiltzen duten gidariei dagokienez, saihesbideak prestatu ditu Aldundiak, Leioako Udalagaz elkarlanean. Lanok 550.000 euroko aurrekontua daukate, foru-iturrien arabera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!