Goizaldeko 05:00ak aldera piztu zen sutea, Pinuetako Maiatzaren Bata kalean. Leihoa.info digitalak azaldu duenez, bertoko bizilagunak konturatu ziren gertatzen ari zenaz, eta larrialdi-zerbitzuei dei egin zieten. Handik gutxira, suhiltzaileak iritsi ziren, eta sua amatatu zuten.