Heriotza-zigorra salatuko dute, Leioako Sakoneta kiroldegia argiztatuz

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 29a, 12:43

Bihar, eguena, azaroaren 30ean, Heriotza-zigorraren kontrako Nazioarteko Egunean, giza eskubide horren urraketaren gaineko esaldi bategaz argiztatuko dute Sakoneta kiroldegia. Horregaz batera, Leioako umeek zein gazteek eta hainbat pertsona ezagunek utzitako mezuak proiektatuko dituzte. Udal-agintariek eta Amnesty International elkarteko kideek abiaraziko dute ekitaldia, 18:00etan; proiekzioa 22:00etara bitartean ikusi ahal izango da.

Bitartean, 20:00etan, aipatutako gaiaz diharduen "Difret" filma proiektatuko dute (jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluakaz) Kultur Leioako entzungelan. Gonbidapenak Kultur Leioako txarteldegian hartu beharko dituzte ikusleek, proiekzioaren egunean bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun