Egin ez zuten Pinosoloko kiroldegiagatik ia 658.000 euroko zigorra ipini diote Leioako Udalari

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 1a, 12:08

Pinosoloko kiroldegiko eraikuntza-lanak esleitu zitzaien Aros eta Viuda de Sanz sozietateei 657.595 euro ordaintzea agindu dio Bilboko Merkataritza Ganberaren Arbitraje Auzitegiak Leioako Udalari. Erakunde horren erabakia lehen instantziako sententzia baten balio berbera dauka; horren aurka, helegitea aurkez daiteke EAEko Auzitegi Gorenean.

Bilboko Merkataritza Ganberaren Arbitraje Auzitegiaren arabera, Leioako Udalak "alde bakarretik" apurtu zuen Aros eta Viuda de Sanz sozietateakaz zeukan hitzarmena, eta baldintza-pleguetan "aurreikusita zeuden konpentsazioak ez zituela ordainduko" adierazi zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun