Horrez gainera, lehiaketa honek "kutsu herrikoia" izango du, udal-iturriek adierazi dutenez; izan ere, leioaztarrek ekimen honetan parte har dezakete aldez aurretik izena eman barik. Horretarako, euren argazkiak Instagramen publikatu beharko dituzte #LeioaBlog17 traola erabiliz.
Sariak
Lehiaketa honetan hiru sari banatuko dira blog, Instragram eta Youtube kategorietan. Irabazle bakoitzak 600 euro irabaziko ditu Leioa Blog lehiaketan parte hartu duten saltokietan gastatzeko. Aipamen berezi bat ere egongo da, kategoria bakoitzean, eta saria 300 eurokoa izango da. Azkenik, herritarren arteko argazkien irabazleak 150 euro jasoko ditu. Sari guztiak Leioa Blog lehiaketan parte hartuko duten saltokietan trukatzeko izango dira.