Ina Forsmanegaz joko du bihar Travellin' Brothers taldeak, Bilbon

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 13a, 13:00

Travellin' Brothers musika-taldea, Ina Forsmanegaz. © EHU

Gabonen aurreko bira arrakastatsuen ostean, "Christmas Special" ikuskizuna aurkeztuko du Travellin' Brothers musika-talde leioztarrak, bihar, eguena, EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo). Emanaldia 19:30ean izango da; daborduko gonbidapenak eskura daitezke leihatilan. Oraingo honetan, gainera, Ina Forsman izar finlandiarra izango dute lagun Leioakoek.

Kantuen artean, honako klasiko hauek joko dituzte, besteak beste: "Blue Christmas", "Merry Christmas Baby", "Jingle Bells", "Boogie Woogie Santa Claus", "Let It Snow", "Santa Is Coming To Town"…

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun