Bizitzen Fundazioko berdintasun-proiektuen arduraduna den Isabel de Blas Buruagak adierazi duenez, gai horretaz arduratzen den Leioako taldea "aitzindaria" da; "Leioako Udalagaz, Bizitzen Fundaziokook dinamizatu eta bideratu dugu", azaldu duenez. Lehenengo taldea otsailean batzen hasi zen, Kultur Leioan; zortzi saioa egin zituzten. Uda ostean, talde berberak saioak egiten jarraitu zuen eta bigarren talde bat martxan ipini zuten.
Egun hauetako jardunaldiak emakumeen ekimenez sortu dituzte, eta Bizitzen Fundazioak bideratu ditu. Tailerren helburu nagusia "emakume nagusien boteretze kolektiboa" da. "Horrek esan gura du jarraipen bat izateko jaio den proiektua dela", esan du Blasek.
Egitaraua
Abenduak 13, eguaztena
- 18:30 Berbaldia, Cesar Charrogaz, Kultur Leioan: "Personas mayores y seguridad". Sarrera, doan.
Abenduak 14, eguena
- 10:15 Ongi etorria:
- Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea.
- Enara Díez Oyarzun Berdintasun zinegotzia.
- Maria Guijarro (Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria).
- 10:30 Berbaldia, Irati Mogollónegaz (EHU): "Sostenimiento de la vida: estrategias colectivas, retos y oportunidades".
- 11:45 Atsedenaldia eta kafea.
- 12:15 Berbaldia, Fran Olavarríagaz ("Qmayor aldizkari digitala): "El edadismo en los medios de comunicación. Lenguaje y discriminación".
- 13:30 Goizeko atalaren bukaera.
- 17:00 Anna Freixasagaz partekatzen: "El edadismo sexista y envejecimiento feminista".
- 18:30 Leioako esperientzia. Bertoko aitzindariakaz mahai-ingurua.
- 19:15 Leioako adierazpenaren irakurketa eta atxikimenduak.
- 19:30 Amaierako luncha eta musika.