Bestalde, urtarrilaren 2tik 5era arte (11:00etatik 14:00era eta 17:00etatik 20:00etara, 5eko arratsaldea izan ezik), Gabonetako Umeen Parkea ipiniko dute, Kandelazubietan; bertan, 2 eta 5 urte arteko umeentzako luditeka egongo da. 6 eta 12 urte arteko gaztetxoek tailerrak, jolasak eta askotariko jarduerak izango dituzte. Gainera, urtarrilaren 2an, 18:00etan, La Familia Toronbole taldeak "Ipuin laburra" izeneko ikuskizuna eskainiko du; hilaren 3an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, suhiltzaileek erakustaldi bat egingo dute; urtarrilaren 4an, 18:00etan, argazki-saioa egongo da buruhandiakaz, eta 5ean, 12:00etan, diskofesta.
Gainera, urtarrilaren 3an eta 4an, ipuin-kontalariak egongo dira Kultur Leioan, 18:00etatik aurrera.
Errege Magoek ere Kultur Leioatik igaroko dira urtarrilaren 5ean, barikuan, 18:30etatik aurrera; txikienak eurekaz egon ahal izango dira.
Musika eta antzerkia, Kultur Leioan
Abenduaren 22an, barikuan (entzungela, 21:00), funk-kontzertua emango du Kataluniako Funkystep & The Sey Sisters taldeak. Bestalde, ohi legez, Gabonetako Kontzertuak (entzungela, 19:00) egongo dira: bata, Orpheo Ganbera abesbatzagaz, abenduaren 17an; eta bestea, Leioako Musika Bandagaz, abenduaren 23an. Azken horrek 20. urteurrena ospatuko du oroitzapenezko kontzertu oso berezi bategaz.
Bestalde, abenduaren 26tik 30era arte (entzungela, 18:00), Gabonetan Antzokira zikloa egingo dute. Horren barruan, lehenengo egunean, Anita Maravillasek eta Portal 71taldeak "Jon Braun" aurkeztuko dute. Biharamunean, abenduaren 27an, Marcel Gros pailazo handiak "Universario" clown-ikuskizuna taularatuko du. Hilaren 28an, Companyia de Comediants La Baldufa taldeak “Safari” aurkeztuko du. Hurrengo egunean, 29an, dantza, bideoa, magia eta umorea egongo dira, Mons Dansaren eskutik, "Wabi Sabi" lanagaz. Azkenik, 30ean, "Kontukantari, mendian ibiltari" eskainiko dute La Enana Naranja eta La Ressistens taldeek.
Gazteentzako Gabonak
Bitartean, Aterpe Leioa Gazteguneak egingo dituen jarduerak nabarmendu dituzte kultur arduradun leioztarrek: tailer eskaintza zabala egongo da, eta goizak robotika sortzaileagaz eta bideo-jokoakaz igaroko dute. Arrastian, berriz, magia, manikura, sukaldaritza edo "mutiletan/nesketan egite ona" ikasiko dituzte. Abenduaren 26an, 27an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, gaztelekuko ordutegia 17:00etatik 20:30era izango da. Tailer horiez gainera, hainbat txapelketak antolatuko dituzte.
Olentzero Leioan
Abenduak 24, zapatua
- 17:00 Herrigunea. Kalejira, Elexalde Errotatik Kultur Leioara. Horren ostean, harrera.
- 17:30 Lamiako. Kalejira, metro-geltokitik hasita.
- 18:00 San Bartolome. Harrera, kulturgunean.
- 18:00 Txorierri. Kalejira eta harrera, Txou aretoan.