Gaur hasi da De Miguel auziko epaiketa

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 8a, 18:17

Mendibile Jauregia kudeatzen zuen enpresa ere ageri da sumarioan. © LEIOAKO UDALA

Gaur hasi eta urrian amaituko da De Miguel edo Miñao auziko 26 akusatuen kontrako ahozko epaiketa, Arabako Lurralde Auzitegian. Ustez, legez kanpoko komisioak ko­bratzen zituzten Alfredo de Miguel Ara­bako EAJko "bigarren" eta foru di­putatu ohiak eta Arabako hainbat jelkidek. Horrez gainera, akusatuen artean dago 2000tik 2004ra Leioako Kultura zinegotzia izan zen Iñaki San Juan; Men­dibile jauregia eta hura kudeatzen zuen sozietatea ere sumarioan agertzen di­ra, Errexal (San Juanen enpresa) eta Ka­­taia Consultingegaz 180.000 euroko zer­­bitzuak kontratatu zituztelakoan. Fiskaltzak 19 urte eta hilabete bateko espetxe-zigorra eskatzen du leioaztarrarentzat.

Xa­­bier Arzalluz EAJko presidente ohi­a­ren semea, Asier, zen Men­dibile jau­regiaren garai hartako arduraduna. 2015eko martxoan, os­tera, Roberto Ramos epaileak artxibatu egin zuen Asier Arzallusen kon­­trako kausa, Miñau auzian.

Denera, 11 delitu egozten dizkiete inputatuei: pre­­barikazioa, delituak jazartzeko be­ha­­rrari muzin egitea, funtzionario-eros­keria, influentzia-trafikoa, dirua zu­ritzea, funts publikoak bidegabe era­biltzea, administrazio publikoei iru­zur egitea, funtzionario publikoek de­bekatuta dituzten negoziazio edo jar­duerak egitea, agiri publikoak fal­tsu­tzea, Ogasun Publikoaren aurkako de­­lituak, eta konkurtso publikoetan pre­­­zioak eraldatzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun