Taldearen estudioko zortzigarren diskoa izango da aipatutako lana, eta Magnolia Records zigiluaren eskutik helduko da. Denera, hamar abesti izango ditu; horietatik bederatzi berriak eta originalak dira, eta hamargarena, berriz, Robert Johnsoni egindako omenaldi bat da.
Taldekideek esan dutenez, "aspaldiko teknikak erabilita" grabatu dute "13th Avenue South", alegia, guztiek batera hartu dute parte prozesuan; abeslariak ere bai. Horretarako, Alex The Great Recording estudioetara jo dute. Nahasketa lanak, berriz, Jim DeMainen esku geratu dira, Yes Master Studiosen.
Aipatzekoa da, halaber, artista askok egin diotela ekarpena diskoari: besteak beste, Alex Schultz gitarra-jole newyorktarrak, Earl Thomas eta Etta Britt abeslariek eta Brad Jones berak ere.