Fiskaltzak hiru urteko espetxealdia baino ez zuen eskatu akusatuarentzat, eta horrek erabat sumindu zituen gaztearen gurasoak: "Hiru urteko kartzela-zigorra ez da nahikoa gure semeak sufritzen eman dituen hamar urteak arintzeko". Bitartean, akusatuaren abokatua den Eduardo Ruiz de Erenchunek "gezurtzat" jo zituen bere bezeroari leporatzen zaizkionak: "Fiskaltzaren eskaera errespetatzen dut, baina oker dago".
Leticia de La Hoz abokatuak "jarraikako sexu-abusu delitua" ere gaineratu du kalifikazio-txostenean; horregatik, lau urte eta erdiko espetxe-zigorra ipiniko liokete Opus Deiko ikastetxeko irakaslea zenari. Hala ere, urte horiek ez litzaizkioke gehituko "sexu-abusuen delituagatik" zehaztutako kondenari.
Fiskaltzak eta akusazioak kalifikazio-txostenak aurkeztu eta gero, Ruiz de Erenchun akusatuaren abokatuak idatzia aurkezteko zain daude; horren ostean erabakiko dute epaiketa noiz egingo duten.