Horixe bera jakinarazi die gaur goizean Mivaricarrek afera honetan nahasitako aldeei. Hemendik aurrera bost eguneko epea izango du enpresa horrek eurak lantegiaren jabe egiteak gizarte-arloan zer eragin izango lukeen langileen ordezkariakaz negoziatzeko. Ondoren, Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegian aurkeztu beharko du bere proposamena; epaileek hartuko dute azken erabakia. Hainbat iturrik adierazi dutenez, gizarte-arloan eragin txikiena izango lukeen eskaintza litzateke Mivaricarrek egin duena: 275 langileetatik 231 beirategian jarraitzea aurreikusten du horren proposamenak. Sherpa eta Idurgo taldeen eskaintzek, ostera, 190 eta 213 behargin mantentzea suposatuko lukete.