Zientziako Emakumeen Egunean Kutxa Morea erabiltzeko deitu dute Leioan

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 11a, 10:00

Kutxa honetan sartuko dira leioztarrek (indibidualki zein elkarte-mailan) idatzi gura dituzten indarkeria sexistaren kontra zein gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko mezu guztiak.

Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da otsailaren 11n. Hori dela eta, Kutxa Morea erabiltzeko deia luzatu die Leioako Udalaren Berdintasun Sailak herritarrei. Besteak beste, erakunde publikoaren webgunean aplikazio bat egokituko dute; unean-unean lantzen dabiltzan kanpaina edo programa agertuko da bertan. "Jasotako mezuak webgune horretan eta udal-aldizkarian aldizkarian ipiniko dira; sentsibilizazio-kanpainetarako erabili ahal izango dira eta erregistro historiko batean gordeko dira", azaldu dute agintari leioaztarrek. Kultur Leioan ere utzi daiteke mezua bertan ipinitako postontzian.

Otsailaren 11

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 15ean erabaki zuen 70/474/Add.2 ebazpenaren bitartez otsailaren 11 Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea; horrela, emakume eta neskatila guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin, eta, bide batez, genero-berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea lortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun