Kantaria eta musikaria izateaz gainera, folklorea astintzen duen artista ere bada Rodrigo Cuevas. Erabateko artista; ian ere, "bere izarrak distira populista" dauka, "kontrakulturaren errebalen artetik, eta benekotasunak edozein motatako iruzurrak agerian uzten dituelako", kultur iturri leioaztarrek adierazi dutenez. Asturiasetik mundurako egina da, eta bakarka egiten duen bigarren ikuskizuna da "El mundo por montera". Mundu tradizional bat, landa eremukoa, eszentrikoa, baina hiri ingurukoa, kritikoa eta teknologikoa ere bai. Asturiasko kantu tradizionalak eta kabareta, dantzarako musikagaz trabestituta. Arreta pizteko dei sarkastikoa, zarzuela bufoko formatuan. Folklorea, musika herrikoia eta algarak, dena musika eta ahots talentudun lotsagabekeria apalagaz josia.