Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna aldarrikatuko dute campusean

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 13a, 10:46

Hainbat emakume Zientzia Fakultateko laborategietan. © EHU

Besteek beste, "Mujeres con Ciencia: ¿ciencia sin mujeres?" berbaldia emango du Marta Macho irakasleak, 12:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko gradu-aretoan.

Horrez gainera, Neurozientzialari-emakumezkoen I. Jardunaldia egingo dute, egun berean, otsailaren 14an, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko gradu-aretoan; hitzordua 12:00etan ipini dute.

Ekitaldian izango dira:

  • Estibaliz Capetillo González de Zarate (EHU, Ikerbasque, Achucarro Basque Center for Neuroscience)
  • Amaia Esquisabel Alegría Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria
  • Olga Peñagarikano Ahedo (EHU)
  • Leire Zubiaurre Elorza (Deustuko Unibertsitatea)

Kongresua antolatu dute Achucarro, Basque Center For Neuroscience; EHU; Deustuko Unibertsitatea; Ikerbasque, Basque Foundation for Science; eta Eusko Jaurlaritzak.

Ekitaldi hoiekaz biakaz otsailaren 11ko Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna aldarrikatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun