Pinosoloko isunaren kontrako helegitea aurkeztuko du Leioako Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 20a, 13:23

Leioako udaletxea.

Bilboko Merkataritza Ganberaren Arbitraje Auzitegiak 657.595 euro eskatzen dizkio; EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Esnatu Leioa alderdiek horren kontra bozkatu zuten atzoko ez-ohiko udal-batzarrean.

Pinosoloko kiroldegiko eraikuntza-lanak esleitu zitzaien Aros eta Viuda de Sanz sozietateei 657.595 euro ordaintzea agindu zion Bilboko Merkataritza Ganberaren Arbitraje Auzitegiak Leioako Udalari. Erakunde horren erabakia lehen instantziako sententzia baten balio berbera dauka; horren aurka, helegitea aurkez daiteke EAEko Auzitegi Gorenean. Hala, azken epaitegi horretan isuna inpugnatzearen alde agertu ziten atzoko osoko bilkuran EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Esnatu Leioa; PP abstenitu egin zen.

Bilboko Merkataritza Ganberaren Arbitraje Auzitegiaren arabera, Leioako Udalak "alde bakarretik" apurtu zuen Aros eta Viuda de Sanz sozietateakaz zeukan hitzarmena, eta baldintza-pleguetan "aurreikusita zeuden konpentsazioak ez zituela ordainduko" adierazi zuen. Leioako Udalaren berbetan, ostera, Arbitraje Auzitegiaren "laudoa ordena publikoaren kontrakoa da, enpresa biek lehiakortasun-legea urratu zutelako, informazioa elkartrukatzeagatik".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun