Sare sozialen bidez iragarri du Leioako EH Bilduk maiatzaren 9tik 11ra mugikortasunari eta bizitza-kalitateari buruzko jardunaldiak egingo dituztela. Besteak beste, ondoko gaiak jorratu gura dituzte: Avanzadako errepidea, herria oinezkoentzat egitea, tranbia, trafikoa, mugikortasuna, osasuna eta gune publikoen erabilera. Hala, unibertsitateko irakasleek, hirigintzan adituek eta Pontevedrako Udaleko arduradunek parte hartuko dute. Galiziako hiri horretako zati bat oinezkoentzat ipini dute; adibidetzat har daiteke, Leioako EH Bilduren arabera.