Greba feminista 2018

Martxoaren 8ko greba prestatzeko bilerara deitu dute Leioan

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 27a, 13:43

Leioako Mugimendu Feministak bilerara deitu du gaur, otsailak 27, Sakoneta kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Martxoaren 8ko emakume grebaz informatzea da helburua.

"Emakumeok planto" goiburuagaz, Euskal Herriko mugimendu feministak eta gehiengo sindikalak lanuzteak egitera deitu dute martxoaren 8ko 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara, lantokietan, irakaskuntzan, eta zaintza eta kontsumo lanetan.

Mobilizazioak egingo dira Erandion, Sopelan eta Algortan, 12:00etan, eta Bilbon 20:00etan. Gainera, elkarretaratzea egingo da goizeko 7:30ean Bizkaiko Zubiaren aurrean, Ezkerraldetik bertora lanera datozen emakumeen egoera irudikatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun