Donostia-Bilbo-Gasteiz giza-katea izango da Gure Esku Dagoren aurtengo erronka eta, horretarako, 100.000 lagun behar izango dituzte ekainaren 10ean, eskuz esku loturik. 2014ko giza-kateagaz alderatuta, 75 kilometro gehiago izango ditu horrek. Katea, aitzitik, hausnarketa-prozesu baten amaiera izan behar du; horretarako, Herri Ituna hasiko dira lantzen, herrietan.