Urdulizko ospitalera eroan dute Leioako auto-istripuan zauritua

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 1a, 14:29
Auto-ilara luzea eragin du istripuak. © EUSKO JAURLARITZA

Goizeko 10:00ak aldera, auto bik talka egin dute Avanzadako tunelen irteeran, Bilborako noranzkoan, Bi-637 errepideko 11. kilometroan, Leioan. Ezbeharraren eraginez, pertsona batek zauri arinak jaso ditu, SOS Deiak larrialdiak koordinatzeko guneak azaldu duenez.

Modu berean, istripuak trafikoari eragin dio; Bilborako zentzuan auto-ilarak sortu dira, ordu biz. Aurretik, larrialdietako zerbitzuek ibilgailuak kendu behar izan dituzte errepidetik, moztuta zegoen erreia ireki ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun