Hemendik aurrera, Yelmo kateak kudeatuko ditu Arteako zinemak, Barakaldoko Megaparkekoak bezala. Arteak adierazi zuen “sala modernoagoak eta zerbitzu hobeak” eskainiko dituela; baina, eguenean, martxoaren 8an, ikusleek Cinesak zeuzkan sala berdinetara joango dira. Arteako arduradunek adierazi dute erreformak "aurrerago" egingo direla.