Greba feminista 2018

Leioako campuseko feministek planto egingo dute

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 7a, 18:27

Leioako Mugimendu Feminista grebara batuko da eguen honetan, martxoaren 8an, planto eginez. Ekimenak antolatu dituzte goizean zehar; arrastian, ostera, Bilboko manifestaziora joatera deitu dute.

Hala, 09:00etan, "hardbass"-a egingo dute fakultateetan zehar; ostean, jolas eta eskulan feministak egongo dira. Bestalde, argazki masiboa aterako dute 12:45ean, eta eguerdiko ordu batean manifestazioa egingo dute, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun